Hilabete amaiera izanik, martxoko ohiko udalbatzarra deitu du biharko Zarauzko Udalak. 19:00etan hasiko da, ohikoa den moduan, udaletxeko pleno aretoan. Hainbat puntu izango dituzte mintzagai arratsaldeko saioan, eta horietako bat ostalaritzako terrazen tasen ingurukoa izango da.
Horrez gain, kontratazio mahai iraunkorraren osaera aldatzeaz ere hitz egingo dute biharko saioan. Halaber, tokiko gobernu batzarraren kontrola eta alkatetzaren dekretuen kontrola ere bozkatuko dituzte.