'Mendia vs. itsasoa' 'hitzaldia, ostiral honetan

Intza Trula 2026ko martxoaren 25a

Zarauzko malekoia, urak hartuta. (Aritz Mutiozabal)

Mikel Troitiñoren eskutik izango da hitzaldia, 19:00etan hasita, Pagoeta mendizale elkartearen aretoan. 

Ostiral honetan, hilaren 27an, Mendia vs. itsasoa izeneko hitzaldia eskainiko du Mikel Troitiñok. Pagoeta mendizale elkartearen egoitzan jarri dute hitzordua, 19:00etan, sarrera librearekin.

Alpinismoa ala surfa, snowa ala skatea... Mendiko eta itsasoko kirolen artean aukeratu beharraren ezinegona izango du hizpide Troitiñok. Alta, aukeratu beharreko kirolari bainoago, norekin egiteari emango dio garrantzia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide