Albitik Lekunberrira ibilaldia egingo du Pagoetak larunbatean

Intza Trula 2026ko martxoaren 24a

Lekunberri inguruko lurrak.

Euskal Herria Mendi Erronkako hirugarren etapa izango da. Parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago izena emateko aukera, Mendizabal kinkila dendan.

Euskal Herria Mendi Erronkako azken-bigarren etapa burutuko du Pagoeta mendizale elkarteak larunbat honetan, hilaren 28an. Albitik hasiko dute ibilaldia, eta Lekunberri izango dute helmuga.

Hori horrela izanik, Albitik Altxuetara joango dira lehendabizi, handik San Migelera jaitsiko dira, eta Atako bailaratik behera joanda Lekunberrira iritsiko dira. Guztira, 20 kilometro inguru egingo dituzte, 620 metroko desnibel positiboarekin. Mendi Erronkako lau etapetatik errazena dela zehaztu du Pagoetak. Ibilaldia "erraza" izango dela ere gaineratu dute, "zailtasun teknikorik gabea". 

Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, Mendizabal kinkila dendan. Horretarako azken eguna martxoaren 27a izango da, ostirala. Irteera egunean, berriz, 07:30ean hartuko dute autobusa, Agoues biribilgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide