ZKEko Nahia eta Lide Mendizabalek lortu dituzte markarik onenak Gipuzkoako Txapelketan

Intza Trula 2026ko martxoaren 22a

15 eta 17 urtez azpiko nesken Gipuzkoako Txapelketako parte hartzaileak, atzo. (ZKE Halterofilia)

Atzo arratsaldean jokatu zituzten 15 eta 17 urtez azpiko nesken zein mutilen txapelketak, Aritzbatalde pilotalekuan. ZKEko mutilek ere marka bikainak lortu zituzten, eta bertako txapelduna Denok Danena taldeko Eneko Mesa izan zen.

ZKE Halterofiliak antolatuta, Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean Aritzbatalde pilotalekuan. 15 eta 17 urtez azpiko kategorietako neskak zein mutilak aritu ziren lehian, eta lan txukuna eginda itzuli ziren guztiak etxera. ZKE Halterofiliak, Denok Danenak eta Beasaingo Halterofilia Taldeak parte hartu zuten hitzorduan.

ZKE Halterofiliari dagokionez, guztira, taldeko 11 halterofilok parte hartu zuten, zortzi neskak eta hiru mutilek, hain justu. Nesketan emaitza oso onak eskuratu zituzten, eta azpimarragarrien artean egongo lirateke 15 eta 17 urtez azpiko markarik hoberenak: Nahia Mendizabalek eta Lide Mendizabalek eskuratu zituzten horiek, hurrenez hurren.

Horrez aparte, 15 urtez azpiko 40 kiloko kategorian, lehenengo postua ere Nahia Mendizabalentzat izan zen. 63 kiloko kategorian, Haizea Iturzaeta nagusitu zen, eta, 77 kilokoan, Ariadne Simon. 17 urtez azpiko kategoriari dagokionez, 53 kiloko kategorian, Mara Monasteriok lortu zuen lehen postua, eta, 58 kilotan, Lore Mendizabal nagusitu zen. 63 kiloko kategorian, bigarren postua Haizea Iturzaetarentzat izan zen, eta txapelduna Miren Mendizabal izan zen. 69 kilotan, bigarren postua Izei Sotok irabazi zuen, eta lehen postua Ainhoa Urkiolarentzat izan zen. 77 kilotan, bigarren postua Ariadne Simonentzat izan zen, eta Miren Itxaso Izquierdo BHT taldeko kirolariarentzat izan zen lehenengoa.

ZKEko mutiletan ere izan zen nabarmentzeko moduko emaitzarik. 15 urtez azpiko 56 kiloko kategorian, lehen postua Aiur Zulaikak lortu zuen, eta 65 kilotan, Unax Diaz izan zen txapeldun. 56 kilotan Zulaika nagusitu zen, eta 65 kilotan Diazentzat izan zen lehen postua. 79 kilotan, berriz, Joseba Tenak irabazi zuen. 15 zein 17 urtez azpiko txapeldun nagusia, berriz, Eneko Mesa Denok Danena taldeko halterofiloa izan zen.

15 eta 17 urtez azpiko mutilen Gipuzkoako Txapelketa, atzo. (Intza Trula)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide