Zahartzaroaz mintzatuko dira etzi Emakumeen Etxean

Intza Trula 2026ko martxoaren 23a

Bi esku elkar helduta.

Zahartzaro berriak, aukera berriak izenburupean, hitzaldia eskainiko du Yolanda Arrieta idazleak. Euskaraz izango da saioan, 18:30ean hasita, eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Zahartzaroaren bueltako kontuez ariko dira etzi, asteazkena, Emakumeen Etxean. Yolanda Arrieta idazleak hartuko du hitza, Zahartzaro berriak, aukera berriak izenburudun hitzaldian, hain zuzen ere.

Saioa Emakumeen Etxeak eta Zarauzko Udalak elkarlanean antolatu dute, eta asmoa da emakumeen helduaroari eta zahartzaroari lotutako klixeak aztertzea, etapa horri buruzko ikuspegi berriak proposatuz. Antolatzaileek azpimarratu dute giro "atsegin eta lasaian" egotea dela helburua.

Hori horrela izanik, asteazkenean 18:30ean hasiko da hitzaldia, eta euskaraz izango da. Sarrerari dagokionez, doakoa izango da aretoko edukiera betetzen den arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide