'Las voces de la Republica' liburua aurkeztuko du Joseba Eceolazak etzi

Intza Trula 2026ko martxoaren 22a

Joseba Eceolaza 'Las voces de la Republica' liburuarekin. (Eunate ediciones)

Zazpi kultur aretoan izango da saioa, 19:00etatik aurrera. Eceolazak Bigarren Errepublikaren aldarrikapenari buruzko testigantza argitaragabeak berreskuratu ditu azken argitalpen honetan.

Joseba Eceolaza idazle eta memoriaren aktibistak Las voces de la Republica liburua aurkeztuko du etzi, asteartearekin, Zazpi kultur areotan.  19:00etan jarri dute hitzordua, hain justu. Idazleak Bigarren Errepublikaren aldarrikapenari buruzko testigantza argitaragabeak berreskuratu ditu azken argitalpen honetan, eta Eunate ediciones argitaletxearekin kaleratu du lana.

Egilearen arabera, "liburuaren helburua da frankismoaren ondorengo errepresioak neurri handi batean eklipsatuta geratu zen gertakari historiko bat berreskuratzea". "1936ko uztailaren 18ko indarkeria izugarriak 1931ko apirilaren 14an gertatutakoa estali du azkenean", iritzi dio Eceolazak.

Zehazki, egun hartako kontakizuna osatzen laguntzen duten dokumentu eta testigantza ezezagunak biltzen ditu lanak. Historia horien bitartez, Eceolazak defendatzen du memoria historikoa "ekintza moral" gisa ulertu behar dela. Liburuan dio, besteak beste, "biktimen memoriari eta indarkeriari buruzko adostasun etikoa lortzen" lagundu nahi duela, "aipatzen ez diren zauriak, azkenean, gaizki orbaintzen baitira".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide