'Hodei guztien gainetik' antzezlana, etzi Modelo aretoan

Intza Trula 2026ko martxoaren 19a

'Hodei guztien gainetik' antzezlana. (Kulturklik)

Markeliño antzerki konpainiaren bere lanaren errutinan harrapatuta dagoen eta jolasteak ematen duen plazera ahaztuta duen aita lanpetu baten istorioa du oinarri. 16:45ean hasiko da, eta emanaldirako sarrerak eskuragarri daude oraindik.

Markeliño antzerki konpainiak Hodei guztien gainetik antzezlana ekarriko du asteburuan Zarautzera. Igandean taularatuko dute antzerkia, 16:45ean hasita, hain justu. Lanaren errutinan harrapatuta dagoen eta jolasteaz ahaztuta dagoen aita baten istorioa kontatzen du lanak.

Aita, zorabioa jasan ondoren, harrituta esnatzen da kaleko aingeru bat bizi den kartoizko hodeien artean. Pertsonaia magiko horrekin ezarritako harremanaren bidez, aitak galdutako inozentziara bidaia hasiko du. Kartoi zati bakoitza, sinplea den hori aparteko bihurtzeko eta une bakoitza abentura bihurtzeko gonbidapena da. Animalien etxalde bat duen kartoizko kaxa bat, bainatzeko eta urpean aritzeko hodei bat.

Emanaldia 16:45ean hasiko da, eta 55 minutu inguruko iraupena izango du. 3 urtetik gorako haurrei zuzendutako antzezlana da. Sarrerak Modelo aretoko leihatilan eskura daitezke, baita Kutxabank atari digitalean ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide