Gitarra kontzertua emango dute Imanol Urbieta Udal Musika Eskolakoek, etzi

Intza Trula 2026ko martxoaren 21a

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako hainbat ikasle, emanaldia eskaintzen. (Aritz Mutiozabal)

18:30ean izango da ikasleen emanaldia, musika eskolako aretoan. Sarrera librea izango da.

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertu batekin hasiko dute datorren astea. Hain zuzen, gitarra entzunaldia antolatu dute etzirako, astelehena, kurtso hasieratik hona ikasitakoak jendaurrean plazaratzeko asmoz.

18:30ean hasiko da kontzertua, eta ikusleentzat irekia izango da, doako sarrerarekin, alegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide