Zarauzko Udalak lizitaziora atera du Iñurritza Jubilatu Elkartearen egoitza den udal-eraikinean irisgarritasuna hobetzeko proiektuan sartutako lanak. Funtsean, eraikinean igogailu bat instalatzeko lanak dira beren baitan jasotzen dituena.
Aipatutako proiektuan sartutako obren exekuzioa egiteko lizitazio prezioa gehienez 498.126,54 eurokoa (411.674,83 euro gehi 86.451,71 euro BEZ) izango da, eta enpresa esleipendunak sei hilabeteko epea izango du obra horiek egiteko. Lanekin San Pelaio jaien ondoren hasi beharko dute, eta kontratua sinatu eta gehienez ere hamabost eguneko epean.