Itsas hondoko bitxien irudiak, Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 18a

Ibon Zikunegik Lukas ardotegia erakusgai jarri duen argazkietako bat. (utzitakoa)

Ibon Zikunegik Indonesiara eginiko bidaia batean nudibrankioei eta itsas zaldi pigmeoei eginiko argazkiak jarri ditu erakusgai.  

Aldi baterako erakusketa berria zabaldu dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Oraingo honetan, itsas hondoko bitxien inguruko argazkiak daude ikusgai ostalaritza lokaleko hormetan. Ibon Zikunegi suhiltzaile ohi eta urpekari zarauztarrak Indonesiara eginiko bidaia batean ateratako irudiak dira, hain zuzen ere.

Bereziki, nudibrankioak eta itsas zaldi pigmeoak dira nagusi Zinkunegiren erretratu koloretsuetan. Milimetro gutxiko itsas animalia hauek ezagutzeko aukera paregabea, zalantzarik gabe. Erakusketak hilabete inguru iraungo du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide