Zarautz-Ekialdeko ordainleku berritua, zabalik

Mireia Galarza Bastida 2026ko martxoaren 16a

Zarautz-Ekialdeko ordainleku berria, irekita. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Bide horretan instalatutako makinak eskuragarri dauden ordainketa modalitate guztiak erabiltzeko eta zirkulazioa arintzeko aukera ematen du. Geltoki horretan martxan jarri den bigarren bide berritua da, joan den otsailean ireki baitzuten lehenengoa.

Gaur berrireki dute, azken proben ostean, Zarautz-Ekialdeko ordainlekutik AP-8ra sartzeko bide berrietako bat, Donostiarako noranzkoan doana. Bide horretan, makina berri bat instalatu dute, eskuragarri dauden ordainketa modalitate guztiak erabiltzeko eta zirkulazioa arintzeko aukera emango duena: Abiatu eta VIA-T bidez, gelditu beharrik gabe; telefono mugikorrarekin; erloju adimendunarekin; banku txartelarekin eta makinan bertan eskudirutan ordainduta.

Bide berriak, gainera, matrikulak eta sentsoreak irakurtzeko kamera bat du, ibilgailu mota bereizteko, bai eta erabiltzailearen eta langileen arteko zuzeneko komunikazio sistema bat ere. Geltoki horretan martxan jarri den bigarren bide berritua da, joan den otsailean lehenengoa ireki ondoren. Gaur egun, AP-8ra sartzeko zabalera bereziko bigarren bide bat eraikitzen ari dira, Donostiarako noranzkoan, eta aurreikusita dago, Aste Santuen ondoren, markesina zentrala pixkanaka desmuntatzen hastea, bi bide berri egiteko. Helburua da, Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, ekainaren amaierarako kobrantza estazioak dagoeneko bost bide berritu izatea, markesina behin betiko desmuntatzeko eta seigarren bidea udazkenean eraikitzeko. Horrela, ordainlekua urte amaierarako erabat berrituta geratuko litzateke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide