Maskara festa, Hiruputzu gaztetxearen hirugarren urteurrenean

Aiora Arriola 2026ko martxoaren 15a

Hiruputzu gaztetxearen III.urteurreneko bazkaria. (Hiruputzu gaztetxea)

Hiruputzu gaztetxeak atzo, larunbatarekin batera, III.urteurrena ospatu zuen. Maskara festa antolatu zuten bertan, eta eguerditik gauerako festa ederra igaro zuten bertaratu zirenek.

Hirugarren urteurrena ospatzeko festa egin zuten atzokoan Hiruputzun, eta hainbat ekintza egin zituzten bertan. 14:00etan hasi ziren maskara jaiari hasiera emateko bazkariarekin, eta sabelak bete ondoren, karropoteoarekin jarraitu zuten festaz gozatzen. Tartean, mojitoak ere prestatu zituzten arratsaldea igarotzeko. Iluntzean berriz, hiru kontzertu eskaini zituzten gaztetxean. 22:00 aldera, Mirotz taldeak eman zion hasiera gauari, eta haien ondoren, Silitia taldekoen txanda izan zen. Hori gutxi ez balitz, festari amaiera itzela emateko, DJ Jaleo ere bertan egon zen gaztetxea girotzen.

 

Argazkiak: Hiruputzu gaztetxea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide