Arranopola egitasmoa egingo dute aurten ere, herriko musikariei plaza emateko helburuarekin. Horregatik, bertan parte hartu nahi dutenei dei egin die antolakuntzak, eta izena emateko aukera zabaldu du jada.
Ohikoa den moduan, uztailean eta abuztuan egingo dute egitasmoa, eta, astero, herriko musikari batek emango du kontzertua. Arrano tabernaren kanpoaldean izango dira emanaldiak.
Hori horrela izanik, parte hartzeko interesa dutenek arranopola@arrano.eus helbidera idatzi dezakete, eta informazio gehiago eskuratzeko ere bide bera erabil daiteke.