Zarauzko pilotalekuen inguruan mintzatuko dira astelehenean Udaberrin

Intza Trula 2026ko martxoaren 13a

Frontoi Txikiko irudi zahar bat. (Zarauzko Argazki Artxiboa)

Zenbat frontoi dauden, non dauden eta horietan zein pilotarik jokatu duten landuko dute saioan, besteak beste. Hitzaldia 10:30ean hasiko da, elkartearen tabernan, eta pilotaren mundua ondo ezagutzen duten hainbat lagunek gidatuko dute.

Udaberri jubilatuen elkartean hitzaldi berezi bat emango dute hilaren 16an, astelehenez. Zehazki, Zarauzko frontoien inguruko solasaldia egingo dute: hau da, zenbat dauden, non dauden eta horietan nortzuk jokatu zuten gogoratuko dute. 10:30ean hasiko da saioa, elkartearen tabernan.

Hitzaldia pilotaren mundua ondo ezagutzen duten eta herriko frontoietan jokatzen jarraitzen duten pilotazaleek gidatuko dute, eta gaiarekin lotutako bideo bat ere eskainiko dute. Udaberrik bazkide guztiak gonbidatu ditu hitzordura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide