Kantu afaria antolatu dute gaztetxoentzat, martxoaren 27rako. 24. Korrikaren bueltan antolatu dute hitzordua Zarauzko aisialdi taldeetako begiraleek, Zirika euskara elkartearen, Zarauzko Udalaren eta Urpekoak elkartearen laguntzarekin.
2009. urtea baino lehen jaiotako gaztetxoei zuzendutako otordua izango da, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik. Horretarako epea jarri dute antolatzaileek: martxoaren 20a izango da izena emateko azken eguna, eta, guztira, 100 lagunentzako lekua egongo da. Izen ematea ondorengo loturaren bidez egin daiteke.
Afaria 20:30ean hasiko da, Urpekoak elkartean, eta menua ondorengoa izango da: sarrerakoak, lasagna eta samingoxoa.