Proposamen berri bat dakar Pagoeta mendizale elkarteak asteburu honetarako: Artzanburura ibilaldia antolatu dute iganderako. Arantzazu inguruko parajeak ezagutuko dituzte irteeran.
Elkartearen irteeretan ohikoa den moduan, igandean 07:30ean hartuko dute autobusa parte hartzaileek, Agoues biribilgunean. Barrendiolako urtegian abiatuko dute ibilaldia, eta Bizkorniako mendiak igaroko dituzte ondoren, Arantzazun bukatuaz.
Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, Mendizabal kinkila dendan, eta horretarako azken eguna etzi izango da, hilaren 13an.