Jokin Bidezabal txapeldun Euskal Ligako binakakoan

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 9a

Jokin Bidezabal eta Mikel Aranguren txapelarekin. (utzitakoa)

Pilotari zarauztarrak finaleko bi jokoak irabazi zituen, Mikel Aranguren errenteriarrarekin bikotea osatuz. Bestalde, Zarauzko II. Esku Pilota Txapelketako lehen finalerdiak jokatuko zituzten atzo, Aritzbatalden.

Euskal Ligako binakako finala irabazi zuen atzo Jokin Bidezabal pilotari zarauztarrak, Mikel Aranguren errenteriarrarekin bikotea osatuz, Zornotzako frontoian. Rekalde eta Meabe bikote dimatarra hartu zuten mendean, bi partida irabazi ondoren.

Lehenengo jokoan 10-8ko emaitzarekin nagusitu zen Bidezabal-Aranguren, eta bigarrenean 10-2koaren irabazi zuen. "Garaipen hau Zarauzko esku-pilota taldearen lan onaren emaitza da.Ea aurrerantzean ere hobetzen jarraitzeko aukera dagoen", nabarmendu du Zarauzko pilota elkarteak.

Bestalde, Zarauzko II. Esku Pilota Txapelketako lehen finalerdiak jokatuko zituzten atzo arrtasaldean, Aritzbatalde pilotalekuan, eta jada zehaztu dira finaleko lehen bikoteak. Jubenilen mailako neurketan Eneko Bidezabal-Aitor Etxeberria 22-7 nagusitu ziren Arregi-Munduateren aurka. Seniorretan, berriz,  Beitia-Segurolak 22-18 irabazi zuen Nazabal-Calvoren kontra. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide