Salgai daude Hiruputzuren urteurren bazkarirako sarrerak

Intza Trula 2026ko martxoaren 7a

Mirotz musika taldea.

Martxoaren 14an ospatuko dute gaztetxearen III. urteurrena, maskara festa batekin. Eguerdian hasiko dute jaia, bazkariarekin, eta joan nahi dutenek txartelak salgai dituzte 310 dendan.

Hiruputzu gaztetxeak III. urteurrena ospatuko du datorren martxoaren 14an, maskara festa batekin. Data hurbiltzen ari da, eta gaztetxeak jakinarazi duenez, festarako txartelak salgai daude jada, 310 dendan.

Hori hala, larunbat eguerditik hasi eta gauerdira arteko egitaraua prestatu dute. Esaterako, bazkaria egingo dute lehendabizi, eta amaitzean karropoteoak alaituko du giroa. Gauerako, berriz, kontzertuak prestatu dituzte: Mirotz, Silitia eta DJ Jaleo igoko dira oholtzara.

Martxoaren 14ko egitaraua:

  • 14:00. Bazkaria.
  • 17:30. Karropoteoa eta mojitoak.
  • 22:00. Kontzertuak: Mirotz, Silitia eta DJ Jaleo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide