Outlet-a jarriko dute Murkil Zarauzko merkatarien elkarteko zenbait saltokik bihartik aurrera. Zarauzko Merkataritza, maitemintzen duen merkataritza kanpainaren ondoren, eta neguko merkealdiari amaiera emateko, arropa eta produktuak prezio berezian eskainiko dituzte.
Hemeretzi saltoki izango dira guztira parte hartuko dutenak, eta bihartik larunbatera iraungo du outlet-ak. Zenbait dendak igandean ere zabalduko dute. Murkilek jakitera eman duenez, eguraldiak laguntzen badu saltokien kanpoaldean jarriko dituzte deskontudun produktuak; eguraldi txarra egingo balu, aldiz, barrualdean jarriko dute.