Motxian-Etxebeltzek bertso jaialdia antolatu du apirilaren 17rako

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 4a

Beñat Gaztelumendi. (Irutxuloko Hitza)

Sarrerak salgai daude Modeloko txarteldegian eta Kutxabankeko atari digitalean, 6 euroren truke.

Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak bertso jaialdia antolatu du aurtengo udaberrirako ere. Apirilaren 17an jarri du hitzordua, 19:00etan, Modelo aretoan, eta Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maddi Ane Txoperena, Ekhiñe Zapiain, Maialen Lujanbion eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek hartuko dute parte. Gai jartzaile lanetan, berriz, Jone Lizarralde ariko da.

Jaialdiko sarrerak 6 euro balio du, eta dagoeneko salgai daude Modeloko txarteldegian eta Kutxabankeko atari digitalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide