Korrika kulturalaren barruan, kontzertu berezia eskainiko dute Txinpirin eta Zarazte abesbatzek. Larunbatean egingo dute emanaldia, Musika Plazan, 13:00etatik aurrera.
24. Korrika gerturatzen ari den honetan, euskarazko abestiak kantatzea da abesbatzetako kideen asmoa; horregatik, haur zein heldu guztiak gonbidatu dituzte larunbateko hitzorduan parte hartzera, eta kioskoaren inguruan biltzera.