Ekintzaz beteta dator martxoa Zarautzon elkartearen eskutik. Zehazki, urteko batzarra egingo dute hurrengo asteartean, hilak 10, asteartearekin batera. Katxi Batxi elkartean egingo dute bilera, eta bertan, besteak beste, 2026ko kudeaketa planaren aurkezpena eta Zuzendaritza Batzordeko kide izan diren bazkide batzuen aitortza egingo dituzte.
Hilaren 17 eta 24rako, berriz, hitzaldiak antolatu ditu elkarteak. Lehenengoa Virginia Garcia Aranzadi zientzia elkarteko kideak eskainiko du, 19:00etan Modelon, eguzki eta ilargi eklipseei buruz. Besteak beste, hurrengo galderak erantzungo dituzte: zergatik ez dira hilero gertatzen? Nola lerrokatzen dira lurra, ilargia eta eguzkia halako une bereziak sortzeko? Nola antolatu datorren abuztuko eguzki eklipsea behatzeko?
24ko hitzorduari dagokionez, Sentinel 2 satelitea izango dute hizpide. Objektu horrek irudiak nola eskuratzen dituen eta horiek guztiak Google Maps teknologiarekin nola aberasten diren ezagutuko dute ikusleek, sateliteek dituzten ezaugarrietan sakontzeaz gain. Aldi berean, beste satelite batzuen irudiak ikusteko aukera ere izango da hilaren 24an. Azalpenak emateaz arduratuko da Iban Ameztoy zarauztar eta JRC Isprako kidea.