Teknologia berriek dena eraldatzen ari diren garaiotan, Mario Onaindia Fundazioak Adimen artifiziala, laguna ala etsaia? hitzaldi-solasaldia antolatu du bihar arratsalderako, Zazpi kultur aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta egitasmoaren asmoa litzateke egungo errealitatearen aurrean eztabaida publiko "sakon eta zintzoa" irekitzea, "herritarrek, arduradun politikoek eta gizarte-erakundeek etorkizuna irabazi ahal izateko".
Solasaldian hartuko dute parte Cesar Ramos Cacereseko diputatuak eta Me robaron el futuro liburuaren egileak eta Luisa García Gurrutxaga Gipuzkoako diputatuak, eta bertaratzen direnekin batera, "oraindik ezezaguna den baina gure gizartea ulertzeko moduan aldaketa sismikoak agintzen dituen mundu baten inguruan" hausnartuko dute.