Zarauzko II. Piano Topaketak hartuko du bihar Modelo

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 27a

Iazko piano topaketa. (Guka)

Guztira, Zarauzko, Elgoibarko, Oiartzungo eta Orioko 130 piano jotzaile igoko dira oholtzara. Zarauzkoak 29 izango dira. 

Zarauzko II. Piano Topaketa izango da bihar egun osoan zehar, 10:30ean hasi eta 19:30 arte. Guztira, 130 piano jotzailek parte hartuko dute jardunaldian, bai Zarauzkoak, baina baita Elgoibarkoak, Oiartzungoak eta Oriokoak ere. Adinaren araberako hiru talde bereiziko dituzte biharko hitzorduan, eta Zarauzko 29 gaztetxok parte hartuko dute, zortzik lehen mailan, hamaseik bigarrengoan eta lauk azkenengoan.  

Zehazki, hurrengoak izango dira Imanol Urbieta musika eskolan Laura Bilbao irakaslearekin ikasten duten gaztetxoak: lehen mailan, Malen Errandonea, Lili Agirrezabal, Udane Ollora, Uma Moran, Valeria Pissani, Iñaki Merchan, Dara Alejandre eta Malen Samper; bigarren mailan, Martin Nazabal, Uxue Gallastegi, Lexuri Aldalur, Arlette Alves, Intza Sagardogi, Naroa Mutiloa, Nahia Manterola, Edith Agirre, Marina Jimenez de Aberasturi, Aiur Gaztelu, Axel Egiazabal, Leire Murua, Yon Azpitarte Clara Ortiz de Urbina, Malen Alustiza, Ane Mendizabal eta Maddi Garcia; eta azken taldean Amaia Garcia, Lur Zenekorta, Ane Manterola eta Lucia Azpiroz. Horiek ikustera joan nahi dutenek doakoa izango dute sarrera. Hala eta guztiz ere, egunean bertan Modeloko atean jarriko dituzten gonbidapenak beharko dira sartzeko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide