Euskadiko Selekzioa ordezkatuz, Espainiako Grappling eta Grappling GI Txapelketak jokatu zituzten otsailaren 20tik 22ra, Kanariar Handiko Gran Canaria Arenan. Zarauzko Gracie Barra borroka arteko elkarteko hainbat kide bertan lehiatu ziren, eta emaitza onak lortu zituzten.
Grapping modalitatean, 15 urtez azpiko mutiletan, 47 kilo artekoen mailan, Jakes Royo izan zen txapeldun, eta Unai Bueno txapeldunorde. 73 kilo artekoen mailan, berriz, brontzezko domina eskuratu zuen David Aghajanyanek. Unai Montoyak ere brontzea erdietsi zuen 17 urtez azpiko mutiletan, 69 kilo artekoen mailan. Emakumezkoetan, 20 urtez azpikoetan eta 58 kilo artekoen mailan, June Cañamero txapelduorde izan zen.
Grappling GI modalitatean, berriz, 15 urtez azpikoetan, Jakes Royok urrezko domina berretsi zuen eta Unai Buenok, berriz, brontzea erdietsi. Tartean, klubeko beste kide bat sailkatu zen, Haitz Irusta, zilarrezko domina jantzi zuena. 20 urtez azpiko mutiletan, 77 kilo artekoen mailan, Akram Maghfourrek hirugarren amaitu zuen. Adin tarte berean, baina emakumeetan, 58 kilo artekoen mailan, June Cañamerok ere postu bera lortu zuen, eta David Aghajanyanek ere brontzea bereganatu zuen 15 urtez azpiko mutiletan, 73 kilo artekoen mailan.