Artezaleakeko pintura ikasleen lanak ikusgai, Torre Luzean

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 23a

Artezaleak elkarteko pintura tailerreko ikasleen lanak izango dira ikusgai Torre Luzean.

Ostegunean zabalduko dute margo erakusketa. Aurten bi gai landu dituzte ikasleek: Alizia eta Zarauzko azken balea, hain zuzen ere.

Artezaleak elkartearen erakusketa zabalduko dute ostegun honetan, 18:00etan, Torre Luzean. Hain zuzen ere, Jasone Irigoienek zuzentzen duen pintura tailerreko ikasleen lanak izango dira ikusgai aretoan. Aurten, bi gai proposatu diete ikasleei –Alizia eta Zarauzko azken balea–, eta horiek oinarri hartuta egindako lanak paratuko dituzte erakusketan.

Herritarrek datorren martxoaren 22ra arte ikusteko parada izango dute Artezaleko ikasleek margolanak. Aretoa asteartetik igandera egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide