Abian da berriro ere Zarauzko esku pilota txapelketa

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 23a

Jubenil eta senior mailako lehenengo final-laurdenetako kanporaketak jokatu zituzten atzo arratsaldean, Aritzbatalde pilotalekuan.

ZKEko pilota sailak antolatuta, Zarauzko II. Esku Pilota Txapelketa abiatu zuten atzo arratsaldean Aritzbatalde pilotalekuan, eta estreinako jardunaldian final-laurdenetako partidak jokatu zituzten, jubenil zein senior mailan.

Jubenilei dagokienez, Eneko Bidezabal zarauztarrak eta Aitor Etxeberria tolosarrak 22-15ko emaitzarekin nagusitu ziren Zearrak (Markina) eta Zudairek (San Migel) osatutako bikoaren aurka. Seniorren mailan, berriz,  Beitia (Joko Alai) eta Seguro (Gazteleku) izan ziren garaile 22-11rekin, Ramirez (Kurene) eta Albeniz (Tolosa) bikotearen aurka.

Partidak doakoak izan ziren eta hainbat herritar bertaratu zen esku pilotaz gozatzera.

(Argazkiak: Mireia Galarza Bastida)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide