Aroztegiko epaituei laguntzeko elkartasun jaialdia egingo dute igandean, Hiruputzun

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 20a

Artxiboko irudian, Hiruputzu gaztetxea.

Hainbat artista igoko dira gaztetxeko oholtzara, besteak beste, Ruper Ordorika, Anari eta Mursego. Emanaldiak 18:00etan hasiko dira, eta sarrera guztiak amaituta daude dagoeneko. 

Aroztegiko Elkartasun Komiteak, Zarauzko Hiruputzu gaztetxearekin elkarlanean, Aroztegiko epaituei ezarritako zigor ekonomikoari aurre egiten laguntzeko jaialdia antolatu du igande honetarako. Emanaldiak otsailaren 22an, igandearekin, eskainiko dituzte arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Hori horrela, hainbat izango dira gaztetxeko oholtzara igoko diren artistak, hala nola, Ruper Ordorika, Anari, Amets Arzallus, Iraia Elias, Joseba Tapia, Onintza Enbeita, Jose Luis Otamendi, Maialen Lujanbio eta Mursego. Emanaldirako sarrerak 15 euro balio du, baina amaitu dira dagoeneko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide