Zarauzko II. Esku Pilota Txapelketari ekingo diote etzi

Intza Trula 2026ko otsailaren 20a

Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketako bigarren finalerdiak, Aritzbatalden. (Utzitakoa)

Gazte eta senior mailako final-laurdenak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita, Aritzbatalde kiroldegian. Partidak bertatik bertara ikusteko sarrera doakoa izango da, eta Youtuben ere emango dituzte.

ZKEko pilota sailak antolatuta, Zarauzko Pilota Txapelketa jokatuko dute bigarren urtez Aritzbatalde kiroldegian. Etzi, igandez, abiatuko dute txapelketa, final-laurdenetako partidekin. Zehazki, gazte eta senior mailako partidak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita.

Gazteei dagokienez, E.Bidezabalek (Zarautz) eta A.Etxeberriak (Tolosa) osatutako bikoteak, Zearrak (Markina) eta Zudairek (San Migel) osatutakoaren aurka jokatuko dute. Seniorren mailan, berriz, Ramirez (Kurene) eta Albeniz (Tolosa) Beitiaren (Joko Alai) eta Segurolaren (Gazteleku) aurka ariko dira.

Partidak bertatik bertara ikusi nahi dituztenek doan sartu ahal izango dute pilotalekura, baina etxetik ikusteko aukera ere egongo da: izan ere, partidak zuzenean emango dituzte Youtuben, ZKE Eskupilota kanalean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide