Arazo elektrikoa konponduta, itzuli da argindarra

Onintza Lete Arrieta 2026ko otsailaren 17a

Zarautz airetik hartuta.

Herriko zenbait gunetan argindarrik gabe egon dira ordu batzuetan, Zelai Ondoko transformadore elektriko batek izan duen matxura tarteko. Konpondu dute arazoa, eta argindarra itzuli da.

Atzo gauetik argindarrik gabe egon ostean, lortu dute arazo elektrikoa konpontzea. Herriko zenbait gunetan argindarrik gabe egon dira ordu batzuetan, Zelai Ondoko transformadore elektriko batek izan duen matxura tarteko. Dena den, 12:00en bueltan konpondu dute arazoa, eta dagoeneko egoera bere onera itzuli da; hau da, jada badute argindarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide