Aurten ez da Garagardo Azokarik izango Zarautzen

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 13a

Iazko Garagardo Azoka. (Onintza Lete Arrieta)

Zarautz Rugby Taldeak jakinarazi duenez, Munoan aurreikusitako lanak direla eta hartu dute erabakia. Udalak proposatutako beste lekuek baldintzat ez zituztela betetzen gaineratu dute. 

Zarautz Rugby Taldeak jakinarazi duenez, aurten ez da Garagardo Azokarik izango Zarautzen, Munoan aurreikusitako lanak direla eta. Leku horrek dituen baldintzak beste inon ez direla betetzen gehitu dute, eta hori horrela izanda hartu dute erabakia. 

Hala eta guztiz ere, kirol taldeak Zarauzko Udalari eskerrak eman nahi izan dizkio azoka egin ahal izateko eskaini dituen ordezko leku eta aukerengatik, bai eta erakutsitako "prestutasunagatik". 

Nabarmendu dutenez, 2026a "atseden urtea" izango da Garagardo Azokarentzat, "ez amaiera urtea". Izan ere, 2027an itzultzea aurreikusten dute antolatzaileek XXIII. edizioarekin, "gogotsu eta indarberrituta". "Gerturatzen diren guztiei eskerrik asko, eta gogoratu hau ez dela agur bat, gero arte bat baizik", esan dute. Bitartean, Zarautz Rugby Taldekoek lanean jarraituko dutela gaineratu dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide