Zineman mendekuaren gaiak duen indarraz hitz egingo dute gaur Photomuseumen

Intza Trula 2026ko otsailaren 13a

'Taxi Driver' filma.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan izango da, 18:00etan, doako sarrerarekin.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, mendekuaren gaiak zineman izan duen eta gaur egun duen garrantziaz hitz egingo dute. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sartzeko ez da sarrera doakoa izango da.

Mendekua hasieratik zinemaren gai garrantzitsuenetako bat izan da. Mota guztietako generoetan agertzen da: westernean, zinema beltzean, drama historikoan edo zinema garaikidean. Esaterako, Winchester ’73, Unforgiven, Taxi Driver, Oldboy edo The searchers filmek erakusten dute mendeku-desioak istorioari zentzua eman diezaiokeela. Mendekua konponbidetzat aurkeztu beharrean, zinemak gorrotoari, indarkeriari eta horien ondorioei buruz gogoeta egiteko erabiltzen du. Kontakizun hauek hausnarketa egiteko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide