Zarautzon elkarteak zientzia herriratzen jarraitzen du, eta, horretarako, urteko bigarren hitzaldia antolatu dute Modelon. Otsailaren 17an, asteartez, izango da, Laura Morante sexologo eta familia terapeutaren eskutik. Morantek, OrgasMitos-La sexualidad está para disfrutarla no para cumplir hitzaldia eskainiko du, hain justu ere.
Hitzaldi honetan, sexualitateaz hitz egingo dute, argi eta garbi eta mitorik gabe: zergatik desira ez den beti agertzen, gizon eta emakumeei buruz ditugun ideia faltsuez, orgasmoaz... Sexualitatea ikuspuntu errealista, zabal eta atseginago batetik ulertzeko proposamen bat da; erruak eta ezinezko itxaropenak arintzeko, eta harremanetan sexu plazera, komunikazioa eta gozamena berreskuratzeko.
Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da, edukiera bete arte.