Karlos Argiñano Beasaingo Odolki Kofradiko ohorezko kofradiakide izendatu dute

Erredakzioa 2026ko otsailaren 6a

Eva Argiñano, Karlos Argiñano eta kofradiaren ordezkaria, izendapenaren ondoren. (Laida Goiburu)

Loinazko San Martin Plazan atzo egindako ekitaldian kofradiakideak eta udal ordezkariak bildu ziren sukaldariaz gain, eta bertan izan zen Eva Argiñano ere. Zehazki, azken horrek 2000. urtean jaso zuen izendapen hori, eta biei omenaldia egin zieten atzo, plaza jendez beteta zela.

Karlos Argiñano sukaldaria Beasaingo Odolki Kofradiako ohorezko kofradiakide izendatu dute Beasainen. Atzo Loinazko San Martin Plazan egindako ekitaldian kofradiakideak eta udal ordezkariak bildu ziren sukaldariaz gain, eta bertan izan zen Eva Argiñano ere. Zehazki, azken horrek 2000. urtean jaso zuen izendapen hori, eta biei omenaldia egin zieten atzo, plaza jendez beteta zela.

Leire Artola Beasaingo alkateak eskerrak eman zizkien Argiñanotarrei: "Harro eta, batez ere, eskertuta gaude. Habia, sua zarete, eta hemengo ateak beti zabalik aurkituko dituzue", esan zieten. Eva Argiñano "oso-oso pozik" agertu da ekitaldian: "Eskertzen dizuet bihotz-bihotzez. Oso harro nago beasaindarra izateaz". Karlos Argiñanok hartu zuen hitza azkenik: "Ni ere harro nago, oso pozik nago eta denoi eskertzen dizuet, udalari, kofradiari eta beasaindar guztiei. Oso pozgarria da horrelako sari bat jasotzea norberaren herrian". Bere hitzetan, 18 urterekin Zarautzera joan aurren, berarekin eraman zituen "Beasaingo familia, lagunak eta balio guztiak". Txistulariek jotako Beasaingo martxarekin amaitu zuten ekitaldia, eta adiskidetasun bazkaria egin zuten ondoren. Goierriko Hitzan ikus daitezke egun horretako argazki guztiak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide