Mahasti Krosean izena eman daiteke

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 8a

Iazko proba. (Onintza Lete Arrieta)

Talai Berri txakolindegiak antolatzen duen proba 7,2 kilometrokoa izango da orotara. 10:30ean hasiko da, Talai Berrin bertan, eta handik, Mollarriko zamalekura jaitsi, mahastira igo eta bertako lur-sailetan zehar ibili ondoren hasitako leku berean amaituko da lasterketa.

Martxoaren 8an izango da aurtengoan Mahasti Krosa, eta dagoeneko izena eman daiteke bertan, herrikosa.eus webgunean. Zehazki, urtarrila hasieran ireki zuten proban parte hartu ahal izateko epea, eta oraindik ere eskuragarri daude dortsalak.

Talai Berri txakolindegiak antolatzen duen proba 7,2 kilometrokoa izango da orotara. 10:30ean hasiko da, Talai Berrin bertan, eta handik, Mollarriko zamalekura jaitsi, mahastira igo eta bertako lur-sailetan zehar ibili ondoren hasitako leku berean amaituko da lasterketa. Antolatzaileek azaldu dutenez, kirolariek aldagelak eta dutxak izango dituzte proba amaitzean. 

Aurrez izena emateko 15 euro ordaindu beharko dituzte kirolariek, baina egunean bertan ere izango da horretarako aukera, hiru euro gehiago ordainduta. Dortsalak jasotzeko moduaz ere eman dute informazioa antolatzaileek. Zehazki, bi modu izango dituzte kirolariek, biak Talai Berri txakolindegian bertan; bata, hilaren 8an 17:00etatik 19:00etara, eta bestea krosaren egunean bertan, 09:30ak arte. Sariei dagokionez, maila bakoitzeko lehen sarituek txapela, Manu Urbietaren eskultura eta irabazleen pisuen baturaren erdia txakolin-botiletan jasoko dute. Bigarren sarituek Manu Urbietaren margolan bat eta sei botilako Talai Berri txakolin kaxa irabaziko dituzte, eta hirugarrenek Manu Urbietaren margolan bat eta hiru botilako Talai Berri txakolin kaxa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide