'Heriotzak eta doluak' liburua aurkeztuko du Iñaki Peñak Garoan

Intza Trula 2026ko otsailaren 5a

Iñaki Peña Bandres. (Utzitakoa)

Otsailaren 13an, 18:30ean, izango da solasaldia. Zinema, literatura eta psikologia uztartzen ditu, heriotza eta dolua aztertzeko.

Heriotzak eta doluak liburua aurkeztuko du Iñaki Peña medikuak Garoa liburu dendan. Otsailaren 13an, ostiralez, jarri dute hitzordua, 18:30ean hasita. Zinema, literatura eta psikologia uztartu ditu Peñak orrialdeetan, heriotza eta dolua aztertu ahal izateko.

Honela dio liburuaren sinopsiak: "Letren eta zientzien artean aukeratzeko esaten digute gaztetan. Bideak, hala ere, tarteko lurralde bat badagoela erakusten digu, eta batzuk hortik ibiltzen gara gure profesioetan. Liburu honetan, funtsean, medikuntza narratiboa izeneko hibrido baten emaitza da. Zinemaz, literaturaz eta psikologiaz irakurriko duzu, batik bat. Eta atzean, musika. Bideak, halaber, irakasten digu bizitza hainbat emozio eta bizipenen arteko nahasketa dela: pozak eta tristurak, minak eta osaketak, erorketak eta altxatzeak, haserreak, itxaropenak… Zientziak dena ezin duela azaldu eta konpondu gogorarazten digu liburuak ere. Fantasia eta errealitatea ez nahasteko. Barrukoak partekatzen ikasteko. “Beti beste tontor bat badagoela gure zain”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide