RFEF hirugarren mailako Zarauzko futbol taldeak bi jokalari berrirekin indartu du multzoa. Alde batetik, Donostiako Reala C taldeko Harriet Goñi aurrelari gazteak denboraldi amaierar arte utzita jokatuko du Zarautzen. Taldea laguntzeko gogotsu etorri da 18 urteko jokalaria, eta klubean eskuzabalik hartu dute.
Bestetik, Adrian Casadevante atezaina taldera itzuli da. Lan arrazoiak medio aurtengo denboraldian jokatzeari utzi zion, baina klubean jarraitzen du jubenilen atezainak entrenatzen. Alex Agirrezabalen lesioak –San Ignacioren aurkako partidan min hartu zuen lepauztaian– Casadevanteren itzulera behar du, eta klubak bere prestutasuna eskertu du.
Zarautzek partida zaila izango du asteburu honetan: sailkapenean buru doan Portugalete taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak larunbatean, 15:45etik aurrera. Etxean jokatuko du, beraz, zaletuen berotasuna ezinbestekoa izango da norgehiagoka aurrera ateratzeko. Hamabiosgarren postuan kokatuta badago ere, beheko postuetan dauden azken bost taldeak bi puntuko aldea dute, eta edozein emaitza erabakigarri suertatu daiteke bigarren itzuli honetan.