Hitanoaz bertso saioa egingo dute hilaren 15ean

Intza Trula 2026ko otsailaren 4a

Zirikak iaz antolatutako bertso saioko irudia. (Zirika)

Zirika euskara elkarteak eta Zarauzko Udalak antolatu dute saioa, 24.Korrikaren harira. Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi, Aner Peritz eta Iñigo Mantzizidor Mantxi.

24. Korrika gero eta gertuago dago, eta horri lotuta, Zirika euskara elkarteak eta Zarauzko Udalak bertso saioa antolatu dute. Hitanoa gai hartuta egingo dute saioa, otsailaren 15ean, igandez, Udaberri jubilatuen elkartean.

Bost bertsolari ariko dira kantuan: Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi, Aner Peritz eta Iñigo Mantzizidor Mantxi. Gai jartzaile lanak, berriz, Julen Zulaikak egingo ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide