Neguko arropa eta mantak bilduko dituzte ostiralean eta larunbatean

Intza Trula 2026ko otsailaren 3a

Duela urte batzuk Kontseilu sozialistak egindako manta eta arropa bilketa. (Kontseilu Sozialista)

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak antolatu dute bilketa. Besteak beste, mantak, lo zakuak, esterak, eskularruak eta bufandak behar dituzte.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak neguko arropa eta mantak bilduko dituzte ostiralean eta larunbatean. Lege Zaharren Enparantzan jarriko dute horretarako postua; ostiralean 17:30etik 19:30era egongo dira, eta larunbatean 11:00etatik 13:00etara.

Hala, behar duten materiala eta arropa ondorengoa da: mantak, lo zakuak, esterak, eskularruak, bufandak, gizonezkoen arropa, neguko zapatak, galtzerdiak eta galtzontzilloak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide