Herrikosoro kaleko etxebizitza familiabakar batean sutea izan da, bi pertsona barruan zeudela. Ertzaintzak jakitera eman duenez, balkoian babestu dira bi pertsona horiek, eta harrapatuta egon dira suhiltzaileek bertatik erreskatatu dituzten arte.
Suhiltzaileek 18:40 aldera jaso dute larrialdi deia, eta orain gutxi (19:20) lortu dute sua itzali eta egoera kontrolpean izatea. Hala eta guztiz ere, oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea.
Erreskatatu dituzten bi bizilagunak larrialdi zerbitzuek artatu dituzte auzoan bertan.