Gabonak atzean utzita ere, Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak opariak banatzen jarraitzen du. Oraingo honetan, hain justu, San Valentin egunari lotutako kanpaina du martxan. Zarauzko Merkataritza, maitemintzen duen merkataritza lelopean, Murkilek eskerrak eman nahi dizkie Zarauzko dendetan kontsumitzen duten herritarrei.
Horregatik, igandera bitartean Murkil elkarteko establezimendu batean erosketa bat egiten dutenek saria eskuratu ahal izango dute. Zehazki, ondorengoa zozkatuko dute: bost afari bikoitz, bost lore-sorta eta bost bono edertasun tratamenduetarako.