Iñurritzako biotopoan hoditeria aldatzen ari dira, eta ondorioz itxita dago pasealekuaren zati bat

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 31

Sorginmuño bidea, itxita, hoditeria lanak direla eta. (Zarauzko Udala)

Sorginmuño bidea ezin izango da erabili lanek irauten duten bitartean. Obrek zortzi aste inguru iraungo dutela aurreikusi du Zarauzko Udalak.

Gipuzkoako Urak hobekuntzak egiten ari da Iñurritzako biotopoan: zehazki, hoditeria aldatzen ari da Sorginmuño bidean. Horren ondorioz, lanak amaitu bitartean itxita egongo da pasabidea, eta ezin izango da oinezkorik igaro bertatik.

Zarauzko ur hornidura sareen hobekuntza lanen barnean, udalak garrantzitsutzat jotzen du zaharkiturik, hondaturik edota egoera txarrean dauden sareen berritzea. Iñurritza inguruko hodia irisgarritasun egoera eskasean dago, eta hau aldatzea "premiazkoa" dela esan du Gipuzkoako Urakek.

Orotara, 570 metroko luzeran polietilenozko hodien instalakuntza berria egitea aurreikusi dute, zortzi asteko epean. Lan hauek Ekin enpresak egingo ditu, 68.268,20 euroko aurrekontuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide