Hurrengo asteartean, hilak 3, eskulan tailerra martxan jarriko dute Udaberrin. Asteartero elkartuko dira parte hartzaileak, 16:00etan hasi eta 18:00 arte. Bertan izena eman nahi duenak Udaberriko bulegora joan daiteke.
Tailerrean zehar, birziklatze, pintura eta kartoigintza landuko dituzte, baina, aldi berean, decoupage eta scrapbooking tekniketan ere murgilduko dira.
Decoupage dekorazio teknika artistiko bat da, eta paperezko edo oihalezko irudiak moztu eta hainbat objekturen gainean itsastean datza. Gainazalak pertsonalizatzeko balio du horrek. Scrapbooking teknika, berriz, "oroitzapenak gordetzeko teknika sortzailea da", argazkiak, papera eta apaingarriak testuarekin konbinatzea duena oinarri.