Galiano, Billy eta Etxekoi DJak izango dira larunbatean Hiruputzun

Mireia Galarza Bastida 2026ko urtarrilaren 30a

Lege Berria kolektiboak antolatuta, 00:00etan hasi eta 06:00 arte jarriko dute musika Hiruputzun. Sarrerak egunean bertan erosi beharko dira. 

Lege Berria kolektiboak antolatuta, hainbat DJ saio izango dira larunbatean Hiruputzu Gaztetxean. Zehazki, Galiano, Billy eta Etxekoi DJek jarriko dute musika, 00:00etan hasi eta igande goizeko 06:00ak arte. Dena den, ateak lehenago irekiko dituzte, 22:30ean, hain zuzen ere.

Sarrerak ezingo dira aurrez erosi, egunean bertan baizik. Horiek ere Hiruputzun jarriko dituzte salgai, bakoitza sei euroren truke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide