Ostegunean jaso ahal izango dira Arraioko kamisetak eta jertseak

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 27a

Arraio Irratiko kamiseta eta jertsea. (Arraio)

17:00etatik 19:00etara bitartean banatuko dituzte eskariak, Hiruputzu gaztetxean.

Iritsi dira jada Arraio Irratiko kamisetak eta jertseak, eta eskaera egin zutenek ostegun honetan jaso ahal izango dituzte. 17:00etatik 19:00etara egongo da horretarako aukera, Hiruputzu gaztetxean.

Arraio Irratiak 20 urte beteko ditu maiatzean, eta horren harira, logo berria aurkeztu zuten iazko urte amaieran. Martin Agirrek diseinatuta. Hain justu, logo hori daramate jertseek eta kamisetek.

Hori horrela, Arraiok ohartarazi du ordainketa eskudirutan egin beharko dela: kamisetek 12 euro balio dute, eta jertseek 25 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide