Lanbide enplegu zerbitzu publikoak Salberdinen izango du egoitza, Zarauzko Udalak jakinarazi duenez. Udalak obra lizentzia eman dio bulego berriak eraiki ditzan, zehazki, Salberdin kaleko bulebarrean eraiki berri den eraikinaren 7. eta 9. atarien behe solairuan.
Udalak esan duenez, lokal berriak ia bikoiztu egingo du gaur egungo azalera erabilgarria (387 metro koadro).
Duela lau urte tokiz aldatu behar izan zuen Lanbidek, hain zuzen, Salberdingo etxebizitzak urbanizatu ahal izateko, eta Bizkaia kaleko lokal batera lekualdatu zen behin-behinean. Laster, egoitza berria izango du, data zehatzik oraindik eman ez duten arren.