Klimb Masters boulder txapelketa jokatuko dute bigarrengoz martxoan

Mireia Galarza Bastida 2026ko urtarrilaren 27a

Eskalatzaile bat Klimb Masters txapelketan, otsailaren 15ean. (Ian Ruiz Lizaso)

Txapelketa nagusiaz gain, beste bi kirol hitzordu ere zehaztu dituzte. Otsailaren 28an Eskalatzaile Gazteen Txapelketa jokatuko dute lehendabizikoz, eta hurrengo egunean, martxoaren 1ean, III. Eskalatzaile Txikien Topaketa izango da.

Bigarrenez, Klimb Masters Euskadi Basque Country mundu mailako boulder txapelketa jokatuko dute martxoaren 14an eta 15ean. Lehen egunean sailkapen probak izango dira, eta bigarren egunean jokatuko dituzte finalaurrekoak eta finalak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, 10.000 euro baino gehiago banatuko dituzte saritan; hain zuzen ere, emakumezko eta gizonezkoen kategoria nagusian lehen postua lortzen duten kirolari bakoitzak 3.000 euro eskuratuko ditu, 1.500 euro bigarren sailkatzen direnek eta 750 hirugarrenek. Zirkuituak hiru profesionalek sortu dituzte: Juan Antonio Jimenezek, Hori Tsukuruk eta Kai Haradak.

Gazteen hitzorduak

Txapelketa nagusiaz gain, beste bi kirol hitzordu ere zehaztu dituzte. Otsailaren 28an Eskalatzaile Gazteen Txapelketa jokatuko dute lehendabizikoz, eta hurrengo egunean, martxoaren 1ean, III. Eskalatzaile Txikien Topaketa izango da. Larunbatekoari dagokionez, hainbat kategoriatan banatuko dute txapelketa, 17, 15, 13 eta 11 urtez azpiko kategorietan, zehazki. Bertan ez da finalik izango, eta antolatzaileek gehitu dute "gazte eskalatzaileak lehiatzeko, ikasteko eta eskaladaz gozatzeko aukera paregabea" izango dela. 

Igandeko topaketari dagokionez, haur bakoitzak heldu baten laguntzaz joan beharko du kirol eremura, eta ez da bertan sailkapenik izango. "Denak izango dira txapeldun, eta txikienek gozatzeko aukera izateaz gain, gurasoek haurrak disfrutatzen ikusteko aukera" izango dute. Otsailaren 15era bitartean eman ahalko da izena bi kasutan, lotura honetan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide