Ignacio Lopez dibulgatzaileak mikrobiotaz hitzaldia eskainiko du bihar Modelon

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 26a

Ignacio Lopez dibulgatzailea. (Zarautzon)

Zarautzon zientzia elkartearen urteko lehen hitzordua izango da, 19:00etan hasita. Mikrobiota eta osasun mentala. Hestea al da bigarren garuna? izeneko hitzaldia emango du Lopezek.

Zarautzon elkarteak antolatuta, zientziaren inguruko lehen hitzaldia eskainiko dute bihar Modelo aretoan, mikrobiota gaia oinarri hartuta. Ignacio Lopez dibulgatzaileak Mikrobiota eta osasun mentala. Hestea al da bigarren garuna? hitzaldia emango du, 19:00etan hasita.

Mikrobiotaren zientzia abiadura bizian doa aurrera. Lopezek berak, bere azken liburuan (Mikrobiota eta osasun mentala, 2025) dioen bezala, albiste kopuruagatik "urrezko aroan" gaudela eman dezakeen arren,  "harri aroan" jarraitzen dugu ziurtasun klinikoei dagokienez.

Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologiako katedraduna eta bertako Zientzia Museoko zuzendaria da Lopez. Sari ugari jaso ditu urteotan zientzia gizartera gerturatzeko egin duen lanagatik; bere lorpenen zerrendan dago, esaterako, Zientzia Komunikazioko CSIC-BBVA Fundazioa saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide