Aiora Arrospideren marrazkiak paratu dituzte Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 26a

Aiora Arrospidek Lukasen jarritako irudietako bat. (utzitakoa)

Zirrimarrez beteriko hamezortzi irudi abstraktuk osatzen dute marrazkilari usurbildarraren erakusketa. Otsailaren 19ra arte izango da ikusgai.

Aldi baterako erakusketa berria jarri dute Ipar kaleko Lukas ardotegian, eta oraingo honetan Aiora Arrospide usurbildarraren marrazkiak daude ikusgai. Guztira, kiribilekin eta zirrimarrekin jolasten duten hemezortzi irudi abstraktu paratu ditu ilustratzaileak, eta otsailaren 19ra arte bisitatzeko aukera izango da.

"Errotagailu batzuk erosi nituen, eta sukaldeko mahai gainean hasi nintzen margotzen, sentitzen. Musika eta kafea, plazerra, autokonexioa, lasaitasuna, deskonexioa eta hortik sortu zen guztia", aditzera eman du sortzaileak. Gainera, marrazteak bizipoza sortzen diola azpimarratzen du bere Instagram kontuko profilean

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide