San Sebastian jaien bigarren asteburuaz gozatzen ari dira Urteta auzoan. Ostiralean bertso afaria izan zuten Eliz-mendi elkartean Andoni Egañarekin eta Sebastian Lizasorekin, eta atzo arratsaldean, berriz, estreinakoz antolatu duten Urtetako Buruz Buruzko Pala Txapelketako finala jokatu zuten.
Lehenik eta behin, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten Ander Bereziartua aginagarrak eta
Mikel Alberdi zarauztarrak. Azkenean, etxekoa nagusitu zen, eta beretzat izan zen podiumeko hirugarren koska. Final nagusian Jon Lazkano getariarrak Aimar Aranbarri aiarra hartu zuen mendean, eta beretzat izan zen auzoko lehiaketako lehendabiziko txapela.
Iluntzean, berriz, erromeria eta DJ Indaterekin dantzaldia izan zuten ordiu txikiak arte. Biharamuna lasai antzera hartzeako, eta festei behar bezalako amaiera emateko, neska-mutil ardoko kideek omenaldi bazkaria eskainiko diete gaur eguerdian auzoko adinekoei.
(Argazkiak: Usua Garin)